SALBAMENDUA ETA SOROSPENA

Salbamendua eta sorospena kirol modalitate bat da. Ur-instalazioetan eta ur-espazio naturalen, sorosleek beraien trebetasuna erakusten dute salbamendu simulazioetan eta lehen sorospena ematen, uretan, balizko istripua izan duenari.

Kirol modalitate erakargarri hau helburu zehatz batekin sortu zen, alegia, uretako kirol modalitateak praktikatzen dituztenei seguru jardutea bermatu behar zitzaien eta, halaber, erantzun egokia eman igerileku eta ur-espazio naturaletan dauden beharrei. Horregatik, bada, oso profesional kualifikatuak sortzeko behar hori. Modalitate honetan ari diren profesionalek  kualifikazio bikaina lortzen dute igeriketan, eta fisikoki eta psikikoki prestatuta daude egoera larrietan esku-hartzeko. Gaur egun, salbamendu eta sorospen kirol-teknikoak dira prestatuta dauden profesional bakarrak eta gai direnak igerilekuetan eta ur-espazio naturaletan sorosle lanak egiteko, baita prestakuntza fisikoa emateko ere modalitate hau praktikatzen duten kirolariei eta sorosle profesionalei.

Kirol modalitate hau jarduera eta disziplina asko biltzen ditu, hala nola, igeriketa hegatsekin edo hegats barik, urpeko igeriketa, uretan dagoen jendea herrestatzea, lehen sorospenak, arineketa hondartzan, surfa salbamendurako oholarekin, igeriketa salbamendurako skyrekin, erreskatea hondartzan materialarekin edo material barik eta abar. Kirol modalitate honetako sorosleak bikain daude prestatuta fisikoki, eta oso ondo kontrolatzen dute ur-elementua; halaber, kirol honetako formazio tekniko osoa dute, beraz, ur-jardueretako enpresek gero eta gehiago eskatzen ari dira ezaugarri horietako langileak. Izan ere, profesional horiek igeri egiten eta salbamendua eta sorospena irakatsi ditzakete, sorosle-lanak egin eta beste zenbait ere bai.